XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tenis Ace. Saketiko tantoa.

Besagain. Norbere zelaian sakea egin aurretik pilotari emandako kolpea.

Deuce. Game baten barruan 40 tantotara edoeta gehiagotara parekaturik geratzea.

Drive. Erraketari eusten dion besoari dagokion gorputz aldetik pilotari emandako kolpea.

Liftatu. Pilotari ondorio bihurriak eragitea, nolarebait sake zailak eman eraziz.

Lob. Globoa. Pilota oso bonbeatua.

Match-ball. Partiduaren martxaren arabera, hartan azken pilota izan daitekeena jokoan jartzea.

Net Sake edo zerbitzuan, pilotak sarea ukitzen duenean.

Pilotak aurrezkoaren harmen zelaian sakea egiten badu, sakea errepikatzera behartzen du net delakoak.

Open doneo. Amateur eta profesiodunentzat era berean irekita dagoen lehiaketa, garaileentzat diruzko sariak daudelarik.

Out. Pilotak zelaiaz kanpo egin du sakea.

Passing-shot. Aurrezko jokalaria aurreraturik dagoela, hau gaindituz egiten den bidalpen luzea.

Set. Joko saila. Set bakoitza sei game edo jokoetariko hoberenera jolasten da.

Hiru setetarik hoberenera jolasten da partidua, eta kanpeongo handietan bost set-etara, izaten da.

Singles. Pareka edo bikotetara ez bezala, banaka jokatzen den partidua.

Smash. Garai datorren pilotari ematen zaion goitik beherako kolpe lehor eta bizia.

Ia sare gainean egin ohi da.

Ongi eginez gero, ia ezin bihurtuzko gertatzen da, guztiz zaila bait zaio arerikoari.

Golf Caddie. Makilak garraiatuz, golfeko ibilbidean zehar jokalaria laguntzen duen mutikoa.

Clubs. Golfeko makilak.

Woods (zurezkoak) eta irons (burdinazkoak) izaten dira.

Aintzina zeini bere izena ematen zitzaion: brassie, mashie, driver, putter, baina 1etik 10era zenbakiztatuz erraztu da haien sailkatzea.

Courses. Lur barruan dauden golfeko zelaiak.

Green. Zuloa inguratzen duen ongi zainduriko soropil edo zotal leunezko berdegunea; erdian dadukan banderaska bati esker, urrunetik begietaratzen da.

Links. Itsas hegian lekuturiko golf zelaiak.

Zotal berdea eta duna hareatsuak dituen Eskozia-ko kostaldeak dira links berezienak.

Hementxe jaio zen golfa.

Tee. Golf zelaian zulo bakoitzak duen irteera gunea.

Tee delakotik hasten da zulorantzako bidea drive edo kolpe luze batez.